Paretetan
Gure txokoak aukera eman nahi die era guztietako artista zein artisaueri beraien lana bertan erakutsi dezaten. Nahiz eta ez garen lehenak, badakigu tabernak ez direla izan leku ohikoenak erakusketak paratu edo ikusteko. Bada garaia agian artea museotatik apur batean airea hartzera ateratzeko.
Erakusketak hiru bat asteko iraupena izan ohi dute, hilabetean behin (normalean) aldatzen direlarik. Zure lana bertan erakusteko asmorik baduzu, bidali email bat zer egiten duzun esplikatuz ta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.
Orain arte honako artistek jarri dituzte beraien erakusketak Karrikan:
- Saioa Cabañas, Gauilunak . 2010eko abenduan. Erakusketaren bideoa:
-Sara Peñalba. 2011ko urtarrilean.
- Peio Agirre 2011ko Otsailean. Bere orrialdea hemen .






