Eskenatokian
Karrika tabernak leiho bat izan nahi du hemen eta orain egiten ari den musikari eta taldeentzako. Hori dela-eta, gure aukera mugatuen barruan (ez gara kontzertu areto bat) ahal den heinean musika emanaldiak antolatuko ditugu. Gehienetan formatu txikiko emanaldiak izango dira (halakoa baita gure eskenatokia ere!), baina aldi berean lekua utziko diegu bestelako proposamenei (Diska Jartzaileak -Djak-, antzerki, bakarrizketa eta bestelako espektakuluak). Interesik duenak badaki nola jarri gurekin harremanetan!





