Eibarko Karrika Tabernaren orrialdea

Berrienak

SHHHSOUNDS pop elektronikoa argentinatik

Igande hontan arratsaldeko 19:00tan zuzeneko emanaldi berezia izango dugu karrikan. Beraien myspace orrian aurkitu dezakezue musika entzungai, bideoak eta informazio gehiago.

MUSIKA ELEKTRONIKOA ZUZENEAN EGINDA

PINTXO POTEA ETA BINILO JAIAK

Ostegunetan, 20:00tik 0:00ak arte bitartrean binilozko pintxadak antolatu ditugu karrikan.

Bada ordua etxeko apaletan urteetan zehar hautsa hartzen egon diren biniloak astindu eta jendearekin altxor hoiek konpartitzeko.

Pintxo potearen ekimenari batu zaio hemendik aurrera ostegunetan binilo sesioak.

Asteburua apurtxo bat aurreratuko dugu gurean!

Oraingoan, OKERREKOk, after-punk, no wave eta pop ilun sesioa prestatu du.

UDABERRIA KARRIKARA HELDU DA!!

El cachivache tango

Mar 23

23:00

Eibar, Gipuzkoa
Karrika taberna
Sarrera: Doan

el-cachivache-tango14745673271332094637.jpg


Hirukote formatuan Bilbon bizi den argentinar taldeak tango sesio interesgarria eskainiko digu.

Aretoa:
http://www.karrika.com

Musikariak sarean:
http://www.elcachivache.info/

 

 

Morau – Euskal Kantagintza 1961-1990

Mar 25

19:00

Eibar, Gipuzkoa
Karrika taberna
Doako emanaldia

morau-euskal-kantagintza-1961-199017164855541332095423.jpg


Andoni Tolosa “Morau” abeslaria, kaztearia, irakaslea eta beste hainbat kontutan aritua da. Bakarka zein Agotak taldearekin lau diska kaleratu ditu eta erreferentea da ere euskal musika kritikan munduko musiken atalean bereziki.

Eskeiniko digun hitzaldi musikatu eta irudidun honetan euskal kantagintzaren errepasoa egingo digu hirurogeigarren hamarkadatik abiatuta eta laurogeitamargerrenera arte. Irudiak, bideoren bat, zuzenean eskainitako bertsioren bat… Gustora ikusteko moduko hitzaldi-espektakulua igande arratsalde baterako aproposa, gure kantagintzari buruz gehiago ikasteko ezinbestekoa

Info zabalagoa:
http://www.karrika.com

Morau Badok.info atarian:

http://www.badok.info/artista.php?id_artista=71

BACK TO BLACK

Ostegunetan, pintxo potea apur bat animatzeko, pintxadak antolatu ditugu karrikan. Biniloei hautsa kendu eta besteokin konpartitzeko aukera ederra… Ostegun hontan ere, Attenborough eta Pol Etxebek asteburua apur bat aurreratuko dute.

Cachivache Tango ostiralean karrikan

Ostiral honetan Cachivache tango taldea arituko da gurean. Bilbon bizi diren argentinar hauek hirukote formatuan tango emanaldia eskainiko digute ostiraleko plana borobilduz.

El Cachivache Tango Argazkia Karrika

Asteburu feministarako plana

Asteburu honetarako pare bat ekimen prestatu ditugu.

Ostiralean “Emeak eta rocka” gaua ospatuko dugu, hiru Dj oso berezirekin, etxeko ezagunak hiruak: Mursego, Junkal eta Maite Arriaga.

Igandean ordea, “Mi sexualidad es una creación artística” Lucia Egañaren dokumentala emango dugu.

Hemen duzue astebururako egin dugun kartela.

martxoak 9 karrikan kartela

Ez gara desagertu!

Kaixo!

Besterik gabe mezu bat helarazi nahi genizuen noizean behin (estatistiketan ikusten dugu hori) gure blogera sartzen zaretenoi. Azkenaldian asko izan zarete galdetu diguzuenok web-ari buruz, ez dugula eguneratzen, ematen duela ez dela ezer egiten… Egia esan, lan-kargak apur bat harrapatu gaitu azken hilabeteetan eta web orriaren ardura apur bat albora geratu da lan-banaketa berrian.

Horrek ez du esan nahi ez ditugunik ekimenak burutu hilabete pare hauetan: hainbat kontzertu, erakusketa, jai, dj sesio eta bestelako egon dira, eta aurrerantzean ere egoteko asmoa dago… saiatuko gara lehen bezala oraingoan ere horien berri blogaren bitartez ematen… ia ba!

Esandako moduan, barkatu eragozpenak ta kalean ikusiko dugu elkar!

Montoiaren argazki pare bat

Xabier Montoia Zuzenean Karrikan

Xabier Montoia Zuzenean Eibarko Karrika Tabernan

Xabier Montoia Karrikan

Xabier Montoia Karrikan izango da “Montoiaren Mundu Miresgarriak” diskoa aurkezten. Bere bandan, guretzat ere oso ezagunak diren Ibon RG (gitarran) eta Maite Arroitajauregi (txeloan).

Hemen bidehutseko orritik hartutako testua:

“Hobe entzuten da edozein doinu zalaparta orotik urruti” idatzi zuen Xabier Montoiak bere “Hemen” diskoa ixten zuen “Bap-entzako kantua”-ren letran. Esan daiteke Andoaindarrei egin nahi izan zien omenaldian azpimarratu zuen ideia horrek bere ibilbide osoan jarraitu duela.

Zalaparta handirik ez egiteak, ez du bere kasuan (ezta Bap!-enean ere) zerikusirik landu izan duen musika estiloarekin. Badira zarata txikia egin arren zalaparta handia sortzen duten musikariak eta baita zarata handia egin arren zalapartarik egiten ez dutenak ere. 1996 inguruan bakarkako ibilbide musikala abiatu zuenetik zarata-maila ezberdinak maneiatu ditu bere lanetan: “Hemen” (1997) rockeroak, Husker Dü moduko taldeen oihartzunak zekartzan. “Lagunak, adiskideak eta beste hainbat etsai” (1999) rocka lasaiago eta pop-etik gertuago kokatu zuen. “Beti oporretan” (1995) lehena jaio arren, beste bien arteko balizko nahasketa bat izan zitekeen, baina aldi berean estilo ugari dastatzen zituena, musika beltzean oso errotua. “Ni ez naiz Xabier Montoia” (2002) diskoan aurpegia aldatuta eta gaztetuta agertu zitzaigun, soinu distiratsuagoz, elektronikan eta esperimentazioan muturra sartzen hasia. Elementu horiek areagotu egin ziren erabat elektronikoa eta grabatu bai, baina sekula argitaratu ez den Deus Guti (2005) izenekoan

Hamar urte geroago disko berria kaleratu du, eta askok diskoa entzun eta gero esango dute apalago datorrela Montoia. Baina ez. Montoia beti etorri izan da apal, zalapartarik egin gabe. Beste kontu bat da esatea disko honetako kantuek zarata txikiagoa egiten dutela. Horretan ados egon gaitezke. Inoiz baino biluziago agian, kanta batzuk pianoaren nota apur batzuetan etzanak, besteak gitarraren eta txeloaren pizzicatoak gidatuak, konturatu orduko kantu horiek guztiak entzun, dantzatu eta sentitu ditugu. Serioak eta sakonak izaten dakiten arren transzendentalismoaren komunzulotik joaten ez diren kantuak eta testuak dakarzkigu oraingoan ere, pop kantuak egiteko halako berezko erraztasun eta abilezia baduelako nonbait. Baimenik eskatu gabe lelo biribilak botatzen dizkigu eta gure baitan paratzen dira, egun osoan hagin artean errepikatu arren gogaitzen ez gaituztelarik. Zalapartarik txikienak ere oihartzun handia lortu dezakeelako, nahiz eta ez den egunero gertatzen.

Oraingoan ere, egungo musikarien arteko ipurterreenetan jarri du begia bere banda osatzeko, eta ziur aski beraiek gabe disko hau oso bestelakoa litzateke: Gitarra eta pianoa jotzen Ibon RG sestaotarra (Eten, LeNoise eta beste mila proiektutan aritua) zeinarekin aurretik ere emanaldi batzuk eginak zituen jada, eta txeloan Maite Arroitajauregi (Mursego) eibartarra, eskarmentu eta sormen handiko musikaria.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.